Euskal Herria definitu beharko bagenu, herri txiki honetan mundu guztiak presente daudela esango genuke. 100km2-ko erradioan biodibertsitate harrigarria du. Iparraldetik, itsas paisaiak eta berde biziz estalitako geografia menditsuak nagusi, Hegoalderantz, ezaugarri mediterraneo biziekin.
Hemen hiri handiak elkarrekin bizi dira landa-komunitateekin eta herrixka isolatuekin harmonian; industriaguneak, ekosistema delikatuenak gordetzen dituzten espazio naturalekin.
Baina bere paisaia, hiri edo ondare artistiko aberatsaz haratago, Euskal Herria bere biztanleria da. Izaera duen herria gara, antzinako kultura zaintzeaz harro, bizitzeko eta askatasunerako ilusio bera partekatzen duten pertsona adeitsuak.
Zatoz Euskadira eta bertako jendearen adeitasunaz eta abegikortasunaz, establezimenduen kalitateaz eta gastronomiaz gozatuko duzu, azken batean, "Euskadi, gustu handiz" leloa errealitate bihurtzen duten alderdi guztiez.
Milesker.